Sektorearentzako momenturik zailenean lurraldearen aireko konektibitatea berreskuratu eta sustatzeko egindako lan handiak markatutako 2020a itxi du Bilboko Aireportuko Ibilbideen Garapen Batzordeak

2020. urtean aireko sektorea zeharo markatu duen osasun-larrialdia gorabehera, Bilboko Aireportuko Ibilbideen Garapen Batzordeak ikuspegi desberdinetatik lan egiten jarraitu du, Bilbo-Bizkaia jomugaren konektibitatea berreskuratu eta sustatzeko xedez. Batzordearentzat, lurraldeari buruzko informazio zehatza ematea izan da funtsezko ardatzetako bat, eta baita Bizkaiko hiriburuko aireportuaren ezaugarrien eta potentzialaren berri ematea ere. Lurraldearen aireko konektibitatea aurkezteko dosierra (Fly Bio), duela gutxi eguneratu dena, helburu hori lortzeko tresna baliotsua izan da. Batzordeak Lufthansa, Volotea eta Vueling bezalako airelineekin izandako bileretan erabili du dokumentu hori, Bizkaiko hiriburua jomuga duten ibilbideak berreskura ditzaten edo berriak ireki ditzaten.

Abendu honetan bertan egin den Routes Oline topaketa munduko abiazio komertzialaren sektoreko topaketa profesionalik garrantzitsuenetako bat da eta bertan izan zen lantalde hau. Hala, hogei bat b2b hitzordu izan zituen estatu mailako zein nazioarteko airelinea nagusien arduradunekin, konektibitate proiektu berriak lantzeko eta BIO jomugaren gaineko arreta bereganatzea lortzeko.

Eremu digitalean, Bilboko Aireportuko Ibilbideen Garapen Batzordeak, urte hau konpainia nagusiekin batera egindako hainbat marketin-ekintzarekin ere itxi duenak, webgune propioa jarri du martxan. Bertan, lurraldeari, aireportuari eta batzordeari buruzko informazio zehatza eskaintzen da hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez), eta baita Covid-19ak Bilboko aireportuan izandako eraginari buruzko datu zehatzak eta gomendioak ere. Lantalde honek Twitterreko profil bat ere sortu du eta urtarrilean beste bat sortuko du LinkedIn sare profesionalean, batzordearen ekimenen eta sektoreari eragiten dioten oraingo gaien berri emateko, eta baita Bilbo-Bizkaia jomugaren proiekzioa azpimarratzeko ere.

29/12/2020