Bilboko aireportua “Dorre Aurreratutzat” lan egiten hasi da, eta, horri esker, aire-espazioa hobeto aprobetxatuko da eta hegaldien puntualtasuna erraztuko da

Bilboko aireportua “Dorre Aurreratutzat” lan egiten hasi da, eta, horri esker, aire-espazioa hobeto aprobetxatuko da eta hegaldien puntualtasuna erraztuko da
Bilboko aireportua “Dorre Aurreratutzat” lan egiten hasi da, eta, horri esker, aire-espazioa hobeto aprobetxatuko da eta hegaldien puntualtasuna erraztuko da

Bilboko aireportua “Dorre Aurreratutzat”, Eurocontrolek hegaldiak kudeatzeko erabiltzen duen mekanismoa, hasi da lan egiten dagoeneko, eta gutxienez hurrengo sei hilabeteetan probetan egongo da. Horrela, behin epe hori igarota, aire-trafikoa kudeatzeko Europako sarean sartuko da, eta, horren ondorioz, aire-espazioa hobeto aprobetxatuko da eta hegaldien puntualtasuna erraztuko da. Prozesu horrek Aireportuko Operazio Zentroko, Kontrol Dorreko – ENAIREk kudeatuta – eta Eurocontrolko sistemen harteko informazio trukaketa dakar. Eurocontrol erakundeak, besteak besteak, dagoen eskariaren arabera eta une bakoitzean erabilgarri dagoen edukierari jarraituz Europako aire-trafikoaren fluxuak monitorizatzen eta kudeatzen ditu.

Informazioaren kalitatea hobetzean, trafikoaren portaera aurreikusteko gaitasuna ere handitu egiten da, eta horrek, aldi berean, puntualtasuna handitzen du oro har. Ildo horretan, aireko erregulazioek – Hegaldien murrizketak, hasierako aurreikuspenaren arabera ezarri ohi direnak – Eragiketa kopuru txikiago bati eragingo diote, aireportuko trafikoa hartuko baita erreferentziatzat. Ziurtagiria lortzeko egindako prozesua ahalegin handia da Bilboko Aireportuko, AENAko eta Enaireko langileentzat (Espainiako aire-nabigazioko zerbitzuen kudeatzailea).

“Dorre Aurreratuaren” ziurtagiria A-CDM (Airport Collaborative Decision Making) kontzepturako lehen urratsa da, eta Bilboko Aireportuari aukera ematen dio Europako mapan kokatzeko, sistema horren edo beste sistema batzuen bidez Eurocontrolekin zuzenean informazioa trukatzen duten aerodromoen kasuan. Aurrerapen horri esker, eta prozedura zorrotzak aplikatuz, erabiltzaile guztiek (airelineak, handling agenteak, kontrolatzaileak…) hobekuntza nabarmenak lortuko dituzte, bai eguneroko lanean, bai Eurokontrolekiko interakzioan bertan, denborak eta aire-espazioaren erabilera optimizatuz. Bilboko Aireportuaz gain (iaztik ari zen ezartzen), honako aireportu hauek ere ziurtagiri hori dute: Alicante-Elx, Valentzia, Málaga-Costa del Sol, Eivissa, Menorca, Tenerife Norte-Ciudad de la Laguna, Tenerife Hegoaldea, Kanaria Handia, Cesar Manrique-Lanzarote eta Fuerteventura.

 

 

04/03/2021