Ibilbideen Batzordea aireko konektibitatearen eragile nagusiekin bilduko da FITURen

Ibilbideen Batzordea aireko konektibitatearen eragile nagusiekin bilduko da FITURen
Ibilbideen Batzordea aireko konektibitatearen eragile nagusiekin bilduko da FITURen

Pandemiak 2020an hasi zen bidaiarien aireko garraioan eragina izaten, eta ondorio suntsitzaileak izan ditu aireko konektibitatean. Txertaketaren garapenarekin eta indarrean dauden neurri sanitarioekin, sektoreak susperraldiaren bideari ekingo dio aurten. Bilbao Bizkaiaren konektibitatea bultzatzeko estrategiaren garapenaren esparruan, Bilboko Aireportuko Ibilbideen Batzordea, duela gutxi Routes Reconnected-etik igaro ondoren, turismo sektoreko nazioarteko azokarik handienean egongo da, FITUR azokan, bihartik aurrera, maiatzaren 19an eta 23an, Ifeman (Madril). “Helburu nagusia sektorearekin zerikusia duten eragileekin aurrez aurreko harremana izatea da: aireportuekin eta aire-konpainiekin, batez ere”, adierazi dute Bilbao Airport Route Development Committee erakundeko iturriek.

Hain zuzen ere, batzordeko ordezkariak ‘in situ’ bilduko dira AENAko Aireko Konpainien Marketin eta Harreman Saileko bozeramaileekin eta Fiturren stand propioa izango duten airelineekin, Iberiarekin kasu. Egun horietarako lan-agendak hitzorduak aurreikusten ditu konektibitatea sustatzen lan egiten duten beste hiri edo erkidego batzuetako Turismoa Sustatzeko Agentzia Publikoekin (Bartzelona, Sevilla, Valentzia…), “Esperientziak partekatzeko eta uda eta etorkizuneko perspektibak nola jorratzen dituzten ikusteko”.

18/05/2021