Bilboko Aireportuak Tangerrerako bidea estrainatu du Air Arabiarekin

Bilboko Aireportuak Tangerrerako bidea estrainatu du Air Arabiarekin
Bilboko Aireportuak Tangerrerako bidea estrainatu du Air Arabiarekin

Bilboko Aireportuak helmuga berri bati heldu dio gaur, Marokoko Tanger hiriari, hain zuzen ere. Hemendik aurrera, Air Arabiak bi maiztasun izango ditu astero helmuga horretara, astearte eta ostiraletan, eta horrek Afrikako iparraldearekin hurbilduko du Euskadi. Ivan Grande, Bilboko aireportuko zuzendaria, Lukas Krejcik Air Arabiako exekutiboarekin bildu da gaur goizean. Krejcik, Khalid Chakrane Bachtiri, Frantzia, Portugal eta Espainiako Air Arabiako managerra, ordezkatu du. Air Arabia Maroc konpainiak 174 bidaiarirentzako edukiera duen Airbus 320 bat erabiliko du. Gaur goizean inauguratu dute ibilbidea, Marokori operazioak berriz egiten hastearekin batera; pasaden apirilatik Afrikako herrialdeak ezarritako sarrera eta irteera murrizketak eten behar izan baitute. 11:25ean, Tanger Ibn Batuttako aireportutik heldu da ibilbide berriaren hegaldia. Helmuga berri honek Marokorekin konektatzen lagunduko du, orain arte Bilbotik zuzeneko loturarik ez zegoen herrialde batekin, eta Euskal Herriak Alaui erresumarekin duen lotura komertzial, sozial eta kulturala sendotzen lagunduko du.

17/06/2021