Pandemia aurreko ibilbide guztiak berreskuratzea eta nazioarteko merkatua suspertzea, World Routes 2021eko Bilboko Aireportuko Ibilbideen Garapen Batzordearen helburuak

Nazioarteko aire-sektoreak pandemiaren ostean egingo duen lehen bilera presentzialaren leku izango da Milan: World Routes 2021. Urriaren 10etik 12ra, airelineak, aireportuak eta munduko konektibitateko profesionalak berriro elkartuko dira industriaren etorkizunari eta susperraldiari heltzeko.

Pandemiaren ondorioz ezarri ez ziren konexioak aktibatzeko helburuarekin ekingo dio aurtengo edizioari batzordeak. Gainera, aire-konpainia nagusietako funtsezko eragileekin bilduko da, bai Bilbao Bizkaian lan egiten dutenekin, bai lurraldearen konektibitatea indartzeko interesa dutenekin.

“2021ean etxe-merkatuak errendimendu osoz funtzionatu badu ere helmugei dagokienez, premiazkoa da nazioarteko merkatua suspertzeari ekitea, datorren urtean pandemiaren aurretik genituen ibilbide guztiak berreskuratzeko asmo sendoarekin”, adierazi du batzordeak.

World Routes ekitaldi “oso indartsua” da helburu horiek betetzeko, “bereziki, sektorea etenaldi honen ondoren harremanak suspertzeko irrikan dagoelako. Aukera emango digu berriro biltzeko, interesak eta esperientziak partekatzeko aireportuekin, bai eta beste sustapen-agentzia batzuekin ere, estatuan zein nazioartean, udazken-negu denboraldiari begira sektorearen azken joeren eta aurreikuspenen berri izateko, eta, batez ere, 2022ko udako denboraldiari begira”.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Gasteizko eta Hondarribiko aireportuetako sustapen-agentziekin batera, Bilboko Aireportuko Ibilbideen Garapen Batzordeak stand propioa izango du azokan. Horri esker, ikusgarritasuna areagotuko du eta helmugaren inguruan biltzeko gune bat izango du.

13/09/2021