Ibilbide Batzordea hogei bat airelinea eta aireporturekin bilduko da World Routes Milanen

Ibilbide Batzordea hogei bat airelinea eta aireporturekin bilduko da World Routes Milanen
Ibilbide Batzordea hogei bat airelinea eta aireporturekin bilduko da World Routes Milanen

World Routes Milan hastear dago. Datorren igandean, urriaren 10ean, hasiko da kolektibitatearen nazioarteko hitzordu handia. Bertan, Bilboko Aireportuko Ibilbideen Batzordeak bilera-agenda estua du sektoreko hainbat eragilerekin, pandemiaren ondorioz ezarri ez ziren konexioak aktibatzeko eta helmuga nazional eta internazional berriak berreskuratu eta aktibatzeko.


Besteak beste, Finnair, Volotea, EasyJet, Aer Lingus, SAS, Wizz Air, Air Baltic, Eurowings, Vueling eta Delta Airlines konpainiekin bilduko da. Batzordeak hainbat aireporturekin ere bilerak egin ditu, lotura posibleak baloratzeko: Belfast, Mosku, Helsinki, Nantes, Kopenhage, Varsovia, Rotterdam eta Polonia (Lodz). Hiri horrek antolatuko du Routes Europa 2024.

07/10/2021