Bilbo inbertitzeko Europako hamargarren hiririk erakargarriena da

Bilbo inbertitzeko  Europako hamargarren hiririk erakargarriena da
Bilbo inbertitzeko Europako hamargarren hiririk erakargarriena da

Bizkaiko hiriburua Europako 370 hiriren artean kalifikatua izan da, eta haren indargune ekonomikoak, enpresa-ehuna eta finantza-gaitasunak izan dira balio aitortuenak. Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak dioenez, «aurrerapen handia da, Estatuko hiri handi bakarra baita ranking honetan».

Eta hori ez da dena! fDi Intelligencek Bilbo «Top 10 Mid-Sized European Regions Of The Future 2023» delakoaren 6. postuan kokatu du.

Hiria hainbat ekitalditan izango da aurten, hala nola Bruselako Hiri Gailurrean edo Eurocities delakoan, zerbitzu publikoetan arrakasta duten proiektuak eta jardunbide egokiak identifikatzeko eta Bilbora ekartzeko.

Udalak 2030era begira dagoen ibilbide-orria aldatu du, «munduko egoera berrira» egokitzeko.

17/03/2023