Ibilbideen Batzordea Routes Europe-n izango da, hurrengo neguari eta 2024. urteari begira konexio berriak bultzatzeko

Etorkizuneko ibilbideak garatzea eta udari eta datorren urteari begira eserleku eta helmuga berrien salmentari buruz egindako aurreikuspenen aurrerapena egiaztatzea dira Bilboko Aireportuko Ibilbideen Batzordearen helburu nagusiak Europako konektibitatearen hitzordu handian.

Taldea Routes Europe azokarako prestatzen ari da. Maiatzaren 9tik 11ra izango da, Polonian. Europako hegazkingintzaren sektoreko hegazkin-konpainia, aireportu eta helmuga turistiko nagusien arduradunak bilduko ditu ekitaldiak. Kontinenteko industria aeronautikoko 350 agente baino gehiago joango dira.

Batzordearen ordezkaritza Basque Country standean kokatuko da, eta Eusko Jaurlaritzarekin (Garraio eta Basquetour saila) eta Gasteizko eta Donostiako sustapen-sozietateekin lankidetzan jardungo du.

24/04/2023