“Sentsazio onak” eta proiektu berriak mahai gainean Routes Europe konektibitate-ekitaldi handiaren ostean

Aurtengo aurreikuspen positiboak eta hurrengo denboraldiari begira izan daitezkeen ibilbide berriak dira Bilboko Aireportuko Ibilbideen Batzordeak maiatzaren 9tik 11ra parte hartu zuen Routes Europe ekitaldi handiaren osteko ondorio nagusiak.

Topaketa honen ondoren, Batzordeak, aire-konpainiekin batera, baieztatu du aurtengo konexioak modu egokian funtzionatzen ari direla, eta zabaldu berri diren helmugetarako “oso interesgarria izango den uda” aurreratu du, eskariari dagokionez. Bilbo “ondo konektatuta” dagoela nabarmendu du, eta konektibitatearen arloko etorkizuneko erronkak espezifikoagoak izango direla azpimarratu du.

2024rako espektatibak ere pozgarriak dira, eta Ibilbideen Batzordea airelineekin proiektu berriak lantzen ari da, sareak indartzen jarraitzeko. Hegazkingintzaren sektoreko hurrengo ekitaldi garrantzitsuan, Routes World, urrirako programatuta, hurrengo negu eta udarako “balizko ibilbideei buruzko aurrerapenak” zehaztea espero da.

17/05/2023