Bilboko Aireportuak inoizko hileko daturik onena lortu du uztailean, 679.997 bidaiarirekin

Uztailean, Bilboko Aireportuak 679.997 bidaiari izan zituen guztira, hau da, azpiegituraren historiako hilabeterik onena, 2022ko hilabete berean baino % 17,1 bidaiari gehiago.
Aurreko urteko uztaileko datuekin alderatuta, trafiko nazionala % 5,2 areagotu zen (383.598 pertsona) eta nazioartekoa % 37,4 (295.377 pertsona).
Operazioek ere joera positiboa izan zuten 2023ko uztailean; izan ere, 5.133 lurreratze- eta aireratze-mugimendu egin ziren, hau da, %9,9ko igoera 2022ko aldi berarekin alderatuta.
Urtarriletik uztailera metatutako datuak
Urtearen hasieratik, Bizkaiko azpiegiturak 3.506.772 pertsonari eman die zerbitzua, hau da, aurreko urteko etapa berean baino % 29,3 gehiagori. Era berean, aldi horrekin alderatuz gero, aireportuak % 16,5 handitu ditu aireratze- eta lurreratze-mugimenduak (29.026 operazio guztira).