Bilboko Aireportuak hegaldi berri bat izango du aste honetatik aurrera Lyonera

Dagoeneko Lyonera (Frantzia) bidaia daiteke Bilboko aireportutik, Volotea airelineak eskainitako lotura berri baten bidez. Aste honetatik aurrera, Bizkaiko azpiegiturak astean bi hegaldi izango ditu Saint Exupéry aerodromora, ostegun eta igandeetan, lurraldea 60 helmuga nazional eta nazioartekoekin lotuz.
Lotura berri honen bidez, konpainiak 12.000 eserleku eskainiko ditu urtea amaitu arte, eta, horrez gain, hegaldi bereziak jarriko ditu bidaiarien eskura astearte eta ostiraletan, Gabonetako denboraldian (abenduaren 22tik 2024ko urtarrilaren 5era).
Ibilbide berri hau Voloteak aurten Bilbotik abian jarri dituen edo aurreikusita dituen beste bederatzi hegaldiei gehitu behar zaie:
- Martxoa: Florentzia eta Erroma.
- Maiatza: Marrakech, Faro, Santorini eta Olbia.
- Iraila: Lyon.
- Urria: Tenerife hegoaldea eta Kanaria Handia.
- Azaroa: Paris Orly.
Guztira, 20 ibilbide berri iragarri dira aurten Bizkaian, eta horien artean daude terminaletik lehen aldiz lan egiten duten batzuk: Varsovia, Riga, Marrakech, Azores, Olbia, Lyon eta Tenerife Sur. Beste batzuk pandemiaren garaian aldi baterako eten ziren loturak dira, hala nola, Viena, Funchal, Erroma, Florentzia edo Praga. Gainerakoak lehendik zeuden ibilbideak dira, baina orain konpainia berriek ere eskaintzen dituzte: Hanburgo (Vueling), Zurich (Vueling), Brusela (Vueling), Faro (Volotea eta Vueling) eta Kanaria Handia (Vueling).