2023an Voloteak 650.000 bidaiari izan zituen Bilboko aireportutik 4.000 hegalditan

2023an Voloteak 650.000 bidaiari izan zituen Bilboko aireportutik 4.000 hegalditan
2023an Voloteak 650.000 bidaiari izan zituen Bilboko aireportutik 4.000 hegalditan

Airelinea honek ia 4.000 hegaldi egin ditu Bilbotik 2023an, aurreko urtean baino % 29 gehiago, eta ia 650.000 bidaiari eraman ditu, 2022an baino % 39 gehiago. 700.000 plaza baino gehiagoko eskaintzarekin, 2022an baino % 43 gehiago, Bizkaiko hiriburua Volotearen hazkunde handieneko oinarrietako bat izan da 2023an, konpainiaren arabera.

Voloteak 23 ibilbide egin zituen Bilbotik iaz, % 93ko betetzearekin. Carlos Muñoz konpainiako kontseilari ordezkariak “oso positibotzat” jo ditu datu hauek. 2024rako, Bizkaiko hiriburutik 26 ibilbide egitea eta 4.600 hegalditan 800.000 leku baino gehiago eskaintzea aurreikusten du airelineak. Konexio berriak Bari, Castelló eta Murtziara izango dira.

Voloteak 135 pertsona enplegatzen ditu zuzenean Bilbon, eta zeharkako 730 lanpostu sortzen ditu.

01/02/2024