Bilboko Aireportuko Ibilbideen Batzordeak Routes Europe-n hogei bat bilera egingo ditu

Bilboko Aireportuko Ibilbideen Batzordeak Routes Europe-n hogei bat bilera egingo ditu
Bilboko Aireportuko Ibilbideen Batzordeak Routes Europe-n hogei bat bilera egingo ditu

Datorren astean Aarhusen (Danimarka) Routes Europe 2024 hasiko da, aireko konektibitatearen sektorerako urteko egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Bilboko Aireportuko Ibilbideen Batzordeak hogei bat bilera egingo ditu Bilboko aerodromoaren konektibitaterako funtsezkoak diren airelineekin (Vueling, Volotea, Wizz Air, SAS, Finnair; TAP Portugal), baita zuzeneko konexioa lortzeko lan egiten duten aireportu batzuekin ere (Edinburgo eta Berlin, besteak beste).

“Aarhusen egotearen helburua aire-konpainiekin batera lanean jarraitzea da, 2024ko udako denboraldia nola garatzen ari den jakiteko, azken orduko berritasunik dagoen jakiteko, eta, batez ere, 2024 honen amaierarako eta 2025eko udarako proiektu zehatzak lantzen hasteko”, batzordeko iturriek adierazi dute.

Sektoreko mila agente inguru izango dira Routes Europen, apirilaren 22tik 24ra bitartean. Ezagutu itzazu hitzordu handi honekin lotutako xehetasun eta berrikuntza guztiak Steven Smallek, Routes Europe 2024ko ekitaldien zuzendariak, eman zigun elkarrizketa esklusiboan.

 

15/04/2024