Aenak Bilboko aireportuko terminala zabalduko duela iragarri du
Tokiko erakundeek urteak zeramatzaten Bilboko aireportua handitzeko eskatzen, bidaiari kopurua etengabe handitzen ari zelako. AENAk ofizialki baieztatu du Bilboko terminala zabalduko duela datozen urteetan, eta dagoeneko lanean ari dela “diseinu funtzionalean”. Maurici Lucena Estatuko aireportuak administratzen dituen sozietatearen presidenteak egin du, akziodunen batzarrean.
Izan ere, Bilbok errekorra hautsi zuen iaz, 6,3 milioi bidaiari eta 51.000 hegaldi baino gehiago izan baitzituen. Handitze-lanak AENAren hurrengo plan estrategikoaren barruan sartzen dira. Plan hori 2027tik 2031ra bitartean aplikatuko da. Ez dago datarik lanak egiteko, baina epe horretan egingo dira. Loiuko proiektua diseinu funtzionaleko fasean dago une honetan, lizitazioaren aurretik. Hau da, AENAren zerbitzu teknikoak Bilboko aireportuko terminalak etorkizunean zerbitzu egokia emateko beharko dituen behar guztiak biltzen ari dira.