Bilboko aireportuak bere lehen hegaldia jaso du Tetuanetik
Larunbat honetan, maiatzaren 25, goizeko zortziak eta laurden baino minutu batzuk lehenago, Air Arabiako Airbus A320 bat Bilboko Aireportuko pistan lurreratu da, Bizkaiko terminalak eskaintzen duen ibilbide berriari hasiera emateko.
“Hiri zuria” deritzonarekiko lotura berri hori, Marokoko iparraldeko helmuga turistiko garrantzitsua, uda-sasoian egongo da martxan, gutxienez urriaren amaierara arte. Astean behin egingo du, larunbatero.
Hau da Air Arabiak Bilboko aireportutik egiten duen bigarren ibilbidea, 2021etik La Palomatik Tangerrera ere hegan egin baitaiteke.
25/05/2024