Espainia iparraldeko aireporturik handiena, 5.905.804 bidaiarirekin

Espainia iparraldeko erreferentziako aireportua da, baita Euskadirentzat kanpoko konektagarritasun nodo nagusia ere

2019an guztira 5.905.804 bidaiarirekin itxi zuen urtea, % 8eko hazkundearekin, hau da, bere historiako ekitaldirik onena izan zen. Bilboko aireportuak hazkundeari eusten dio bai hegaldi nazionaletan eta bai nazioartekoetan, eta bere eragiketa kopurua 49.966 mugimendutara iritsi da.

Negozioei loturiko trafikoa osagai garrantzitsua da bertan. Bilboko aireportuaren eraginpeko eremua Euskadi osora ez ezik, berarekin hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean muga egiten duten gainerako erkidegoetara ere zabaltzen da, hala nola Kantabria, Burgos, Errioxa eta Nafarroara, guztira hiru milioi pertsonatik gorako biztanleria duen eremura.

Aireportua Bilbotik 12 kilometro eskasera dago, eta aparkaleku zabalak ditu, instalaziora ibilgailu pribatuan gerturatzea ahalbidetzeko, eta gainera, autobus zerbitzu publiko erregularrak eta taxiak ere badaude.

Espainia iparraldeko aireportu handiena: atzipen gunea


14. aireportua, bidaiari kopuruari dagokionez.

7.a, uharteetakoak kontuan hartu gabe.

Negozio trafikoa osagai garrantzitsutzat duen aireportua (% 34).

5.129.583

2022ko bidaiariak

(% 87ko susperraldia 2019arekiko)

44.919

eragiketak

(% 87,1eko susperraldia 2019arekiko)

Iturria: Aena. Provisional non audited data 2019 (round trip)

Trafikoaren banaketa

Aire-Konpainia

Hegaldia

Bidaiari kopuruaren hazkunde etengabea


 

Bilboko aireportuak 5.905.782 bidaiarirekin itxi zuen urtea: aurreko urtearen aldean, % 8eko gehikuntza.

Haren erabilerak etengabe egin du gora, 2015ean % 7ko gorakada izan zuen, eta 2017an % 8koa, egungo kopuru errekorretara iritsi arte.

Urteko trafikoaren bilakaera

Egoitza

44 %

Bizkaia

31 %

Espainiako gainerako

25 %

Atzerriko