Bilboko Aireportua erreferentea da Espainiako iparraldean, bai eta Euskadik kanpora begira daukan lotune nagusia ere
Lotura berriak lortzeko eta daudenak indartzeko lan egiten dugu
Gaur egungo hegaldiak finkatzea eta Europako hub nagusiekin hegaldien ordutegiak eta maiztasunak hobetzea da gure xedea; esate baterako, hauekin: Madril, Londres, Amsterdam, Frankfurt, Munich, Paris, Bartzelona, Brusela, Zürich, Lisboa eta Istanbul. Gure lehentasunezko bideetan daude Lyon, Belfast, Bolonia, Almería, Kopenhage, Helsinki, Varsovia, Tel Avid eta New York.