Kokaleku estrategikoa Europako Ardatz Atlantikoaren erdigunean

Bilbo Bizkaiko hiriburua da, eta horrez gain, Euskadiko metropoli nagusia, gune ekonomiko eta finantzarioa

Bizkaiko lurraldean 1.152.651 pertsona inguru bizi dira, gehienak Bilbo Handian bertan, horixe baita bere metropoli eremuaren izendapen herrikoia. 2.217 km2-ko azalerarekin, biztanle dentsitate handieneko eta ekonomia jarduera handieneko gunea da. Bertako herritarren per capita BPGa 33.896 €koa izan da 2019an, estatukoa baino askoz handiagoa eta Europako eskualderik industrializatuenen parekoa, EBren batez bestekoaren gainetik.

Bere kokaleku estrategikoak, Europako Ardatz Atlantikoaren erdigunean, Iberiar penintsularen iparraldean, EB iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen garraio ibilbide nagusiaren eta goraka ari den ekialdetik mendebalderako korridorearen bidegurutzean jartzen du Bilbo. Euskadik, konpromiso instituzionalari esker, plan anbiziotsu bat finantzatzen du, bere komunikazio azpiegiturak indartzeko eta ardatz horretan bere lehiakortasuna handitzeko.

2.217 km2

Euskadiko biztanleria dentsitate handieneko gunea

1.152.651

pertsona bizi dira Bizkaiko lurraldean

33.896

per capita BPGa 2019an

EB iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen garraio ibilbide nagusiaren bidegurutzea


Aireko konektagarritasuna pieza funtsezko bat da. Bilboko aireportuak, bere konexioei esker, euskal enpresei eta Euskadin interesak dituzten beste leku batzuetako enpresei bezeroen eta hornitzaileen arteko etengabeko elkarrekintza edukitzea ahalbidetzen die. Era berean, pertsona askok Euskadira eta lur honek eskaintzen dien guztira iristeko erabiltzen duten atea da: paisaia menditsuak, itsasertza eta hondartzak, gastronomia, nortasun kulturala, berezko hizkuntza, bizi kalitatea…

Korridore Atlantikoak 2.000 kilometroko luzera du eta Europar Batasuneko barne produktu gordinaren % 40 inguru bereganatzen du. Eremu horretan 80 milioi pertsona bizi dira. Giltzarria da penintsularen eta Europaren arteko salgaien garraiorako. Bertatik pasatzen da trafiko guztiaren % 50. Ardatzaren kostaldean 60 portu baino gehiago ageri dira sigi-saga, urteko 650 milioi tonatik gorako guztizko trafikoa eraginez, eta bertan, Bilboko portua gero eta paper aktiboagoa jokatzen ari da.