Mundu mailako oihartzuna duten ekitaldiak eta biltzarrak

Euskadi inbertsioetarako Europako eskualde lehiakorren eta erakargarrienetakoa da

Bilbo-Bizkaiak ibilbide oparoa dauka nazioarteko ekitaldi eta biltzarrak antolatzen eta egiten, bere azpiegitura modernoengatik, sektorearen profesionaltasunagatik, ostatu eskaintzaren kalitateagatik, nazioartean aitortua den “karta” gastronomikoagatik eta kulturaren eta aisialdiaren arloetako giro biziagatik.

Bilbo hiriak nazioarteko ekitaldi esanguratsuak hartu ditu, hala nola “Munduko 50 jatetxe onenen gala”, MTV Music Awards ekitaldia eta errugbiko Challenge Cup eta Champions Cup txapelketak.

Era berean, Espainian pertsona gehien mugitzen duen musika jaialdi baten agerleku bihurtzen da hiria urtero: Bilbao BBK Live.

2019ko ekitaldiak

1.406

643

enpresek antolatuak

763

elkarteek antolatuak

729

eskualde mailakoak

378

estatu mailakoak

299

nazioartekoak

78,02%

kulturarekin, ekonomiarekin eta medikuntzarekin lotuak

Iturria: Convention Bureau