Europako eskualderik lehiakorrenetako bat eta inbertsiorako erakargarrienetako bat da Euskadi
Euskal industria BPGaren % 23.5 da eta bere efizientziagatik, kalitateagatik, bikaintasun teknikoagatik eta nazioartekotzeko apustuagatik nabarmentzen da
Euskal per capita BPGa EB-28aren batez bestekoa baino % 19 handiagoa da, eta produktibitate indizea % 130koa da.
I+B arloko inbertsioa Europako batez bestekoaren gainetik dago. Espainiako biztanleriaren % 4,7 baino ez bada ere, esportazioak (nagusiki Frantzia eta Alemaniara) Espainiako estatuaren guztizkoaren % 9 ingurukoak dira.
4. lekuan
EBan
Enplegatutako pertsonako produktibitatean
8. lekuan
EBan
Europako per capita errentaren (BPG) rankingean
8. lekuan
Nazio Batuen giza eta ekonomia garapenaren indizean 2014an.
Negozioetarako inguru erakargarria, lege segurtasuna, finantza sistema berezkoa eta autogobernu maila handia
Euskadin egoitza duten nazioarteko hainbat konpainiak lidergoa dute beren sektoreetan, hala nola energia, eraikuntza aeronautikoa zein tren azpiegiturak, biozientzia, automozioa, makina-erreminta, itsas industria eta gisako sektore lehiakorretan.
Nazioarteko presentzia handia duten enpresa horiek negozioei lotutako bidaiarien fluxu esanguratsua eragiten dute. Euskadiren kokalekua eta bere enpresa ehunaren entzute ona –zintzo eta serioa– oso ondo balioetsietako bermeak dira, herrialde marka aitortu eta traktore bat –Basque Country– sortzen lagundu duten bermeak.
Eusko Jaurlaritzak 2014-2019 aldian kanpoko inbertsioetan 613 milioi eurotik gora erakartzea lortu du, eta horrek 136 enpresa proiektu gauzatzea ahalbidetu dio, gehienak Alemanian, Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan jatorria dutenak.