Covid araudi berria Euskadin

– ORDUTEGIAK: establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak 24: 00etan etetea.
– EDUKIERA MERKATARITZAN: 150 m2 baino gehiagoko establezimenduetan, % 40koa; eta 150 m2 arteko establezimenduetan, % 60koa. Azoka txikien espazioetan, baimendutako lanpostuen % 50.
– OSTALARITZA: itxiera 24: 00etan. % 50eko edukiera barnealdeetan. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona. Nahitaezko maskara, irensteko unean izan ezik.
– TXOKOAK: elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita daude.
– GAUEKO AISIALDIA: gaueko aisiako establezimenduak eta lokalak itxita egongo dira.
– AISIALDIKO JARDUERAK: aisialdiko taldeen antolaketa 10 lagunekoa izan daiteke gehienez, betiere talde horiek egonkorrak direla bermatzen bada.
– JOKO-LOKALAK: 24: 00etan itxiko dira. % 50eko edukiera.
– GURTZA-LEKUAK: % 35eko edukiera. Beilatoki eta ehorzketetan: aire zabalean, gehienez 30 pertsona; espazio itxietan, 6.
– KIROL-INSTALAZIOAK: % 50eko edukiera. Aldagelak, % 35. Ikuslerik gabe kirol-ekitaldietan.
– KIROL-JARDUERA: aire zabalean ez da pertsona-mugarik egongo; barnealdean, gehienez 6. Eskola-kirola entrenamenduan eta aldagelarik gabe. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, lehiaketan eta kanpoko jarduera fisiko biziko aparteko uneetan izan ezik.
– HONDARTZA ETA IGERILEKUAK: ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea bainuan eta espazio jakin batean dagoen bitartean, betiere pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatu badaiteke. Joan-etorrietarako eta ibilaldietarako, ordea, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Pertsona-taldeek ez dute lau baino gehiago izan behar, eta beti errespetatu beharko dute pertsonen arteko distantzia.
– MUGIKORTASUNA ETA BILERAK: maiatzaren 9tik, alarma-egoera amaitzearekin batera, ez dago itxitura perimetralik, etxeratze-agindurik eta pertsona-taldeak mugatzerik.
– GARRAIO PUBLIKOA: garraio publikoa 24: 00ak arte irten ahal izango da gehienez.
– OINARRIZKO NEURRIAK: maskararen erabilera, 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia eta espazio itxien etengabeko aireztapena. Saiatu pilaketak saihesten. Gaueko joan-etorriak eta beharrezkoa ez den mugikortasuna mugatzea gomendatzen da, eta 4 pertsona baino gehiagoren bilerak saihestea.