Bilboko Aireportuak inoizko hileko daturik onena lortu du ekainean, 604.247 bidaiarirekin

4.700 lurreratze eta aireratze mugimendu baino gehiago egin dira.
Bilboko Aireportuak 604.247 bidaiari izan zituen ekainean, % 13 gehiago aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Hori dela eta, azpiegituraren historiako hilik onena izan da.
Halaber, 2022ko ekainarekin konparatuz, nazioarteko trafikoa % 23,8 igo da, eta operazioek ere gora egin dute, 4.762 lurreratze eta aireratze kudeatu baitira. Hau da, igoera % 5,5ekoa izan da.
Urtarriletik ekainera metatutako datuak
2023ko lehen seihilekoan, Bizkaiko azpiegiturak 2.826.775 bidaiari mugitu ditu, 2022ko aldi berean baino % 32,6 gehiago. Aireportuak 23.893 lurreratze eta aireratze mugimendu ere kudeatu ditu, aurreko urteko lehen seihilekoan baino % 18,1 gehiago.
12/07/2023