Bilboko aireportua Espainiako hirugarren puntualena da

Bilboko aireportuak aire-sektorearen podiumean jarraitzen du, eta Espainiako hirugarren puntualena da aurten. Kalitate bikaineko zerbitzua eskaintzeko konpromisoan, hegaldien % 84 etenik gabe egin ditu, AirHelp mundu mailako bidaiarien eskubideak defendatzen dituen erakundeak egindako ikerketa baten arabera.
Mugarri hau euskal azpiegiturak berriki lortu duen beste bati gehitu behar zaio: maiatzean inoizko hilabeterik onena izan zuen, 604.247 bidaiarirekin.
Asturiasko aireportua sailkapeneko lehen postuan dago, programatutako hegaldien %86 arrakastaz bete baititu. Bigarren postuan Granada-Jaén eta La Palma daude, % 85eko tasarekin. Murtziak, Costa Bravak, Malagak eta Alacantek, aldiz, puntualtasun-indizerik txarrena lortu dute sailkapenaren amaieran.